Musika Larrazpi egunaren mamia

Guaixe 2015ko mar. 28a, 09:05

Gaur, 19:30etik aurrera, Irurtzungo gazte elkartean

Irurtzungo gazte elkarteak bere eguna gaur, larunbatean 19:30etik aurrera ospatuko du. Pintxo potea izanen da elkartean. Eta 23:00etatik aurrera musika nagusituko da. Street-ska musika egiten duten Tafallako Zartako-k eta Skabidean Iruñeko Alde Zaharreko ska-punk taldeak igoko dira oholtzara. Eta haiekin batera Pablo Hasel zeremonia maixuak ariko da. Lleidakoa rapeatzeaz aparte bat-bateko kantuan aritzen da. 2005etik 30 maketa baino gehiago ditu argitaratuak. Baita zenbait poesia liburu ere. Doinuez lagunduta gizarte kritika eta sistemaren kontrako rapa egiten du, baina haiekin batera, gai pertsonalak lantzen ditu, baita guztiaz barre egiten dituen lanak ere baditu.