Irurtzun, festetarako irudi bila

Guaixe 2015ko api. 13a, 17:34

Haur eta helduen mailetako lanak maiatzaren 29ra arte aurkeztu daitezke, plika sistema erabiliz.

Irurtzungo Kultur Kontseiluak hogeita bostgarrenez festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Proposamenak aurkeztu nahi dituztenek honako baldintzak bete beharko dituzte: lanak kartulina gainean aurkeztu behar dira (bertikalean) eta, derrigorrez, Irurtzungo jaiak uztailak 15-19 julio 2015 Fiestas de Irurtzun testua izan beharko du. Haur mailako (14 urtera arte) saria 150 eurokoa izanen da. Helduen mailakoa, berriz, 400 eurokoa.

Informazio gehiago: www.irurtzun.es