Irurtzun Berria txapelketan ariko da

Guaixe 2015ko api. 15a, 08:45

Igandean final-zortzirenak jokatuko ditu Txukun Lakuaren kontra, Hernanin

Asteburuan hasiko da 12. Berria Pilota Txapelketa. 16 pilota klubek hartuko dute parte apirilaren 19tik ekainaren 27ra bitartean jokatuko den txapelketan, tartean Irurtzun taldeak. Irurtzun igandean sartuko da lehian; Gasteizko Txukun Lakua izango du arerio final-zortzirenetan, Hernanin.