Irurtzungo 23. Pilota Txapelketa abian

Guaixe 2015ko api. 16a, 08:28

Aurreko txapelketa bat.

Asteburuan hasi zen txapelketa eta senior mailako 24 bikote lehiatuko dira

Aurten 23. edizioa bete du Irurtzungo Pilota Txapelketak eta senior mailan jokatuko da, datekin arazoak sortu direlako. Guztira senior mailako 24 biko lehiatuko dira, puntako pilotariak guztiak, afizionatuen mailako onenak. Astebururo jokatuko dira kanporaketak, eta finalak Irurtzungo Trinitateko festetan jokatuko dira. Lehen lau sailkatuek diru metalikoa jasoko dute. Asteburuan hasi zen txapelketa eta Trinitatea bitartean astebururo pilotaz gozatzeko aukera izanen da Irurtzunen.

Asteburuko emaitzak
Lansalot-Bergera (Irurtzun) 22 / Maiz-Aranburu (Bear Zana) 17
Olano-Azanza (Zugarralde) 15 / Lopez –Garcia (Oberena) 22
Apaolaza-Alberdi (Urretxu) 11 / Bakaikoa-Medina (Erreka) 22   
Aznarez-Mateo (San Miguel) 18 / Labaka-Erostarbe (Zazpi-Iturri) 22

Asteburuko jardunaldia
Ostiralean, 19:15ean, Irurtzunen
Etxabarri-Aldutzin / Iriarte-Labaka
Azpiroz-Ugalde / Quina-Olaizola