Irurtzungo txapelketan Iriarte-Labaka eta Azpiroz-Ugalde aurrera

Guaixe 2015ko api. 20a, 09:05

Ostiraleko jardunaldian Etxabarri-Alduntzin eta Quina-Biain bidean utzi zituzten

Ostiralean 23. Irurtzungo Pilota Txapelketako jardunaldia hartu zuen Irurtzungo pilotalekuak. Bi partida jokatu ziren. Lehenengoan Etxabarri eta Alduntzin 12 tantotan utzi zituzten Iriartek eta Labakak, eta, bigarrenean, Azpiroz-Ugaldek 22-10 hartu zituzten menpean Quina eta Biain. Asteburuan beste jardunaldi bat hartuko du Irurtzunek.

Emaitzak
Etxabarri-Alduntzin 12 / Iriarte-Labaka 22
Azpiroz-Ugalde 22 / Quina-Biain 10