Irurtzun Berria Pilota Txapelketatik kanpo

Guaixe 2015ko api. 20a, 12:00

Irurtzun pilota kluba.

Arabako Txukun Lakuaren kontra 2-1 galdu zuen

Asteburuan hasi zen Berria Pilota Txapelketa, final zortzirenekin. Irrutzun klubak Arabako Txukun Lakua izan zuen aurkari. Jokatutako 3 partidetatik 2 Txukun Lakuak irabazi zituen eta bakarra Irurtzunek. Hortaz, Irurtzun txapelketatik kanpo geratu da.

Emaitzak
Kadeteak: Uribe-Aiesta (Txukun Lakua) 22 – Aizkorbe-Goikoetxea (Irurtzun) 19
Jubenilak: Lopez de Calle-Puyo (Txukun Lakua) 15 – Zudaire-Ustarrotz (Irurtzun) 22
Seniorrak: Mendinueta-Perez (Txukun Lakua) 22 – Ongay-Mariezkurrena (Irurtzun) 16