Ostiralean udaletxeko udal bilkura aretoan aurkeztu zuen EH Bilduk bere udalerako hautagaitza. Berrogeita bost bat irurtzundarren aurrean Aitor Larraza zerrenda-buruak legegintzaldirako koalizioak Irurtzunerako dituen lan ildoak azaldu zituen. Euskara, ingurumena, hirigintza, kultura, immigrazioa, emakumea eta bestelakoak izan ziren aipatu zituenak. Ekitaldiaren ondoren, EH Bilduko parlamenturako zerrendako hautagai Xabi Lasak gaur egungo egoera politikoaren ezaugarriak eta etorkizunera begira koalizioak plantatzen dituen erronkak azaldu zituen.