Sakanako Mankomunitateak antolatuta, aurten Irurtzunen jokatuko da ikastetxe arteko XI. Herri Kirol Topaketa, gaur goizeko 11:00etan hasita. Kañamares anaiek trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute, eta ondoren Sakanako ikastetxe guztietako 6. mailako ikasleek hartuko dute parte herri kirol proba konbinatuetan –txingak, zaku lasterketa, koxkolak, giza-plaza eta sokatira–, nahasita. Guztira 168 partaide izango dira, eta 17 irakasle.