Larunbatean 5. Irurtzungo Slaloma

Guaixe 2015ko mai. 1a, 10:01

16:00etan hasiko da, Akaborro industrialdean

Larrazpik eta Motoclub Trinidad taldeak antolatuta, larunbatean 5. Irurtzungo Slaloma jokatuko da Akaborro industrialdean, 16:00etan hasita. Antolatzaileek, piboteak erabiliz, ibilbide konplikatuak markatuko dituzte eta autoek, banaka-banaka, ibilbide hori osatu beharko dute. Automobilismo modalitate honetan abiadura baino gehiago, pilotuen maniobra ikusgarriak eta gidatzeko trebezia baloratzen da.

Aurreko urtean 20 pilotu lehiatu ziren. Igarki Nuinek sari berezia jaso zuen zirkuitua modu ikusgarrienean egiteagatik, baina sari nagusia Carlos Mariñelarenarendako izan zen, zirkuitua azkarrenen amaitu zuelako.