Arkupeko azoka

Guaixe 2015ko api. 30a, 16:59
Arkupetan hartu zuen aterpe bigarren eskuko azokak.

Irurtzungo Elikagai Bankuaren aldeko 903 euro eskuratu ziren.

Udaberriko bigarren eskuko azoka plazan egitea erabaki zuen Itxipuruk. Eguraldiak ez zuen lagundu eta, horregatik, arkupeak materialez bete zituzten. Akaso eguraldiak eraginda aurreko aldietan baino jende gutxiago ibili zen bigarren eskuko azokan. Produktu salduena arropa izan zen beste behin. Akaso Liburuaren Egunaren gertutasunagatik liburu asko eraman zituzten azoka bisitatu zutenek.

Guztira 903 euro eskuratu ziren igandean. Horri larunbateko elkartasun afarian aterako direnak gehitu beharko zaizkio, baita Itxipuruko kontu korrontean egiten diren ekarpenak ere. Jasotako dirua Irurtzungo Elikagai Bankua hiru hilabetez esnez eta olioz hornitzera bideratu nahi da. Bankuak martxoan 60 familia (200 pertsona) elikatu zituen.