Dantza jaialdia Irurtzunen

Guaixe 2015ko mai. 1a, 09:25
Dantzariak Irurtzungo plazan. Artxiboa.

Gaur, 18:00ean, kalejira eta 18:30ean dantza jaialdia plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu frontoian izanen da

Tolosako Udaberri eta Irurtzungo Orritz dantza taldeek euskal dantzen jaialdia eskainiko dute. Bi taldeak eszenatokian txandakatuz ariko dira. Orritzeko Joseba Royok jakinarazi digunez, eurek Nafarroako eta Gipuzkako dantza errepertorioa eskainiko dute. “Taldean jende berria sartu da eta hori baliatuz errepertorioa berritu dugu”, azaldu digu Royok. Jaialdien ondoren, ohi dutenez, bi taldeetako kideek elkarrekin afalduko dute, parrandarako atea zabalik utzita.

Gaur egun 24 bat neskek eta 11 mutilek osatzen dute Orritz dantza taldea. Aurten Imozko eta Sakanako herrietako festetan arituko direla aurreratu digu Royok. Zehaztuta ez badute ere, urtero moduan, udan beste dantza talde batekin bisita trukatuko du Orritzek.

Baratzea
Irurtzungo dantza taldea bere etorkizuna bermatzeko dantzari berrien baratzea zaintzeko lan handia egiten du. Baratzea “osasuntsu” dagoela esan digu Royok; “txikitatik handien taldera pasatzeko haiekin lan egiten saiatzen gara”, azaldu digu. 15 eta 16 urte bitarteko dantzariak, Lizarrako, Iruñeko eta beste herri batzuetako taldeekin batera garila akaberan Alemaniara joanen direla aurreratu digu. Han hainbat jaialditan parte hartuko dute.