Sakanako Ibilaldian izena ematea aurretik egitea eskatu dute

Guaixe 2015ko mai. 4a, 14:58

Larunbatean izanen da eta izena ematea asteazkena baino lehen www.iratxoelkartea.com web gunean egitea eskatu dute

Aurten maiatzaren 9an izanen da Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako 26. Sakanako Ibilaldi Handia. Gaur egin dute aurkezpena Iratxoko Pello Alzuetak, Doris Vicentek eta babesle nagusia den Rural Kutxako Sara Garciak.
Ohi bezala, izena ematen dutenek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Ibilbide luzea, San Donato, San Migel eta Trinitatea ermitak batzen dituena (54 km, 3.300 metroko desnibela), eta ibilaldi motza (27,5 km, 1.344 metroko desnibela). Izena ematea maiatzaren 6ra arte egin daiteke www.iratxoelkartea.com web gunean edo egunean bertan. Baina horrek antolakuntza zailtzen du eta izena aurretik ematera gomendatu dute Alzuetak eta Vicentek.