Udaberri dantzak

Guaixe 2015ko mai. 7a, 15:35
Orritz eta Udaberriko dantzariak. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Ostiralean udaberriko dantza jaialdia ospatu zen Irurtzunen, Orritz dantza taldeak antolatuta. Etxeko taldearekin batera Tolosako Udaberri dantza taldea aritu zen. Dantza jaialdiaren aurretik 60 dantzarik Irurtzunen barnako kalejira egin zuten eta gero dantza ikuskizuna frontoian izan zen.