Dionisidororen sexu maldizioa

Guaixe 2015ko mai. 8a, 11:13

Gaur, 21:30ean, Irurtzungo kultur etxean.

Iluna producciones-ek hainbat kantu ezagun tartekatzen duen komedia ganberroa eskainiko du gaur: Historia sexual de la humanidad. Gizateriaren historiako sentimentalaren une jakinak errepasatuko ditu obrak Dionisidororen eskutik. Greziar hitzontzi gizajoa Atenearekin, gerraren jainkoarekin, harremana hasi du. Berak Ateneak baino azkarrago joan nahi du eta azken horrek eternitatean barna historiako emakume garrantzitsuenak ezagutu baina haiekin ezin gozatzera zigortzen du.

Dionisidororen maldizioak ikusleak antzinako Greziatik eta Egiptotik Erdi Arora eta Errege Katolikoen garaira eramanen ditu, Frantziako erreboluziotik pasaz gaur egunera iritsi arte. Garaian garaiko emakume garrantzitsuenak ezagutuko ditu Dionisidorok. Bidaian dibertsioa, garaian garaiko musika eta umorea ez dira faltako, antzezlan dinamikoa sortuz. Eszenatik bost aktorek jokatutako 30 bat pertsonaia pasako dira.

Fitxa
Aktoreak: Oscar Orzaiz, Ana Berrade, David Larrea, Pedro Izura, Migel Goikoetxandia.
Zuzendaria eta testua: Migel Goikoetxandia
Argiak eta soinua: Fran Marcen