Album ilustratua sortzera

Guaixe 2015ko mai. 19a, 08:06
Orain dela gutxi Ziordian beste ilustrazio tailerra egin da.

Gaur, 17:30etatik 19:00etara, aurrera Irurtzungo Liburutegian.

Aizpea euskaltzaleen topaguneak antolatuta, Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak album ilustratuak egiteko tailerra eskainiko dute. Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. maila bitarteko ikasleei zuzendutako eskaintza egin du Aizpeak.

Irurtzungo euskaltzaleen topagunetik azaldu digunez, tailerra Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) kanpainaren barruan kokatzen da. IGOn parte hartzeko lehen lehenik udal liburutegitik pasa behar da eta euskarazko liburu bat aukeratu. Hura irakurtzen gozatu ondoren, liburutegira itzuli eta liburuzainak emandako fitxa bete behar da. Horren truke liburu-dendan liburu bat erosteko %25eko deskontu txartela jasoko du. Deskontua %50ekoa izanen da euskara taldeetako kide eta Mintzakideendako. IGO kanpaina garagarrilaren 30era arte dago martxan.