Animatika 3D enplegu tailerrekoen film laburraren mustutzea

Guaixe 2015ko mai. 22a, 11:37

Gaur, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

S3DAk, Sakana Animatika 3D Enplegu Tailerrak, sortutako lehen film laburra da Frigo Time. Eskolako ikasleek sortu duten aurreneko film laburra da; hasi ideia sortzetik, gidoia idaztera eta hari itxura eman arte. Gaur lana ikusteko aukeraz aparte hura garatzeko prozesua erakutsiko du S3DAk. Ikasleek Altsasuko 2D-ko taldearen laguntza izan dute, hark egin baititu kredituak. Aurkezpena gazteleraz izanen da.

Arte Gaztearen 2015eko Topaketan lan finalista, lehiaketara aurkeztu ziren gainontzeko lanekin batera Nafarroako Filmotekan eman zuten, apirilaren 30ean. Kartelean ageri denez, hozkailu barruan dauden mahatsa batzuk dira protagonistak. S3Dakoek sakandarrak haien aurreneko obra ikustera animatu dituzte.