Irurtzungo txapelketa: Baditugu finalistak

Guaixe 2015ko mai. 29a, 16:49

 Irurtzun taldeko Ezkurdia-Tabar eta Lansalot-Bergera finaletik kanpo geratu dira eta 3. eta 4. postua zehazteko partida jokatuko dute, bihar 17:00etan. Yoldi-Landiribarrek eta Azpiri-Peñasek jokatuko dute final handia, ondoren.

Irurtzungo 23. Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu ziren igandean Irurtzunen. Lehenengo partidan Ioldi eta Landiribarrek 22-18 irabazi zieten Ezkurdiari eta Tabarri partida oso estuan. Eta, bigarrenean, Lansalot eta Berbera 10 tantotan utzi zituzten Azpirik eta Peñasek. Hortaz, Irurtzungo bikoak, Ezkurdia-Tabar eta Lansalot-Bergera,  finaletik kanpo geratu ziren.

Larunbatean jokatuko dira Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak, 17:00etan, Irurtzungo Trinitateko jaien barruan. Orain arte 24 bikote lehiatu dira txapelketan, senior mailako pilotari onenak, eta final handia espero da. Bidean pilotari sakandar ugari geratu dira, tamalez. Finalean Uharte Iruñeko Ioldik eta Landiribarrek Altsasu klubeko Azpiri eta Peñas izango dituzte aurkari. Ea txapela Sakanan geratzen den.