10 taldek jokatuko dute Iratxo Botxa Txapelketa

Guaixe 2015ko mai. 27a, 13:29
2014ko finalistak.

Ekainaren 20ra bitartean botxaz gozatzeko aukera izango da astebururo Iratxoko botxategian

Asteburuan hasiko da Iratxo Botxa Txapelketa, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian jokatuko dena. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen makina bat jarraitzaile dituena. Aurten 10 hirukote lehiatuko dira Iratxo Botxa Txapelketan, 2 multzotan banatuta, zenbaki oso polita. Hasierako fasean taldeak elkarren kontra lehiatuko dira, ekainaren 19an final laurdenak jokatuko dira, ekainaren 20an final erdiak eta ekainaren 21ean final handiak.

10 taldeak
A multzoa: Ferotx, Javier-Xabier-Erik, Tirillas, Desesperados eta Lirainak.
B multzoa: AHTrik ez, Tximeleta, Xabier-Migel-X, Jordano-Guillermo-Iñigo eta Asentsio-Jose Javier-Manolo.

Asteburuko partidak
Ostiralean
20:00etan: Ferotx / Jabier-Xabier-Erik
21:15ean: Tirillas / Desesperados
Larunbatean
19:00etan: AHTrik ez / Tximeleta
20:15ean: Xabier-Migel-X / Jordano-Guillermo-Iñigo
Igandean
19:00etan: Ferotx / Lirainak
20:15ean: Jabier-Xabier-Erik / Desesperados
Ostegunean
19:00etan: AHTrik ez / Asentsio-Jose Javier-Manolo
20:15ean: Tximeleta / Jordano-Guillermo-Iñigo