Irurtzungo 12+12 orduko areto futbolean izena ematea zabalik

Guaixe 2015ko mai. 28a, 11:44

Ekainaren 13an eta 14an jokatuko da txapelketa

Irurtzungo Atakondoa pabilioiak Irurtzungo 12+12 orduko areto futbol txapelketa hartuko du ekainaren 13an eta 14an. Antolakuntzak parte-hartze polita espero du eta sariak ere bikainak izango dira. Talde txapeldunak 700 euro eta trofeoa jasoko ditu, bigarrenak 300 euro eta trofeoa eta gainontzekoendako ere izanen dira sariak.

Izena ematen duten taldeak multzoka banatuko dira. Multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da eta multzo bakoitzeko irabazleak eta bigarren 3 talde onenak final laurdenetarako sailkatuko dira. Ondoren, finalerdiak eta final handia iritsiko dira.

Izena emateko: www.futsalsakana.es
Izena ematea zabalik dago Futsalsakanako web orrian: www.futsalsakana.es. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu. Talde bakoitzak gehienez 12 jokalari izan ahal ditu eta gutxieneko adina 16 urtekoa da.