Udalak garapenerako lankidetza proiektuetarako laguntza deialdia egin du

Guaixe 2015ko eka. 4a, 10:23

Irurtzungo Udalak garapenerako lankidetza proiektuetarako laguntza deialdia egin berri du. Haren helburua da gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntza ematea Hirugarren Munduko herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten. Haiekin batera, Irurtzungo herritarrak sentsibilizatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak egin beharko dituzte. Azken horien bidez herritarren jarrerak eta jokabideak aldatu nahi dira Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren inguruan. Eskaerak bihartik hasita 30 eguneko epean aurkeztu daitezke Irurtzungo udaletxean.