Iratxo Botxa Txapelketa aurrera

Guaixe 2015ko eka. 5a, 09:33

Ekainaren 20ra bitartean botxaz gozatzeko aukera izango da astebururo Iratxoko botxategian

Aurreko asteburutik aurrera makina bat partida jokatzen ari dira Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen makina bat jarraitzaile dituena. Aurten 10 hirukote ari dira lehiatzen Iratxo Botxa Txapelketan, 2 multzotan banatuta. Hasierako fase honetan taldeak elkarren kontra lehiatuko dira eta ekainaren 19tik 21era jokatuko dira final laurdenak, final erdiak eta finalak.

Asteburuko partidak
Ostiralean
19:00etan: Ferotx / Tirillas
20:30ean: Desesperados / Lirainak
Larunbatean
19:00etan: AHTrik ez / Xabier-Migel-X
20:15ean: Jordano-Guillermo-Iñigo / Asentsio-Jose Javier-Manolo
Igandean
19:00etan: Ferotx / Desesperados
20:15ean: Javier-Xabier-Erik / Tirillas
Ostegunean:
19:00etan: AHTrik ez / Jordano-Guillermo-Iñigo
20:15ean: Tximeleta / Xabier-Migel-X

Emaitzak
Ferotx 5 / Javier-Xabier-Erik 15
Tirillas 15 / Desesperados 7
AHTrik ez 15 / Tximeleta 0
Xabier-Migel-Txutxurrin 9 / Jordano-Guillermo-Iñigo 15
Ferotx 7  / Desesperados 15