Motor gidaria larri zaurituta

Guaixe 2015ko eka. 8a, 09:12

Atzo gauean, 22:56an, Iruñerantz zihoan motor gidari bat Leitzarango Autobian (A-15) bidetik atera eta babes hesien kontra jo zuen, Irurtzun parean. 54 urteko gizon iruindarrak buruan kolpe handi hartu zuen, konortea galduz. Gainera beso bat hautsia eta hanketan zauri ugari zituen. Iruñeko ospitale-gunera eraman zuten. Istripua Foruzaingoak ikertu zuen.