Iratxo Botxa Txapelketan lehen fasea despeditzear

Guaixe 2015ko eka. 11a, 10:03
Aurreko urteko txapelketako finalistak.

Asteburuan bukatuko da lehen fasea eta hurrengo asteburuan erabakiko da txapelketa

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen makina bat jarraitzaile dituena. Aurten 10 hirukote ari dira lehiatzen Iratxo Botxa Txapelketan, 2 multzotan banatuta. Hasierako fase honetan taldeak elkarren kontra lehiatzen ari dira. Asteburu honetan despedituko da lehen fasea eta hurrengo asteburuan despedituko da txapelketa.

Asteburuko emaitzak
Ferotx 3 / Tirillas 15
Desesperados 3 / Lirainak 15
AHTrik ez 15 / Xabier-Migel-Txutxurrin 10
Jordano-Guillermo-Iñigo 15 / Asentsio-Jose Javier-Manolo
Ferotx 7 / Desesperados 15
Javier-Xabier-Erik 15 / Tirillas 1

Asteburuko partidak
Gaur, ostegunean
19:00etan: AHTrik ez / Jordano-Guillermo-Iñigo
20:15ean: Tximeleta / Xabier-Migel-X
Ostiralean
19:00etan: Javier-Xabier-Erik / Lirainak
20:15ean: Tximeleta / Asentsio-Jose Javier-Manolo
Igandean
20:00etan: Tirillas / Lirainak
21:15ean: Xabier-Migel-X / Asentsio-Jose Javier-Manolo