Lastaila arteko literatur agurra

Guaixe 2015ko eka. 11a, 16:43

Patxi Irurtzun idazlearen bisita izan zuten pasa den astean Irurtzungo irakurketa taldeko kideek.

Hileko lehen ostegunero moduan, garagarzaroaren 4an, Irurtzungo irakurle taldea herriko liburutegian elkartu zen. Gonbidatua ere bazuten: Patxi Irurtzun idazlea. Haren Atrapados en el paraiso liburua irakurria zuten taldeko 15 kideek eta idazlearekin iritziak trukatzeko aukera izan zuten. Ohi dutenez ordu bat inguruko hizketaldia izan zuten liburuaren inguruan, 18:00etatik 19:00etara. Ikasturtea despedituta, lastailerako hitzordua egin zuten irakurle taldeko kideek. Denboraldi berrian beste idazleren baten bisita izanen dute ziurrenik.