Batukada ikastaroa Irurtzunen

Guaixe 2015ko eka. 15a, 18:03

Jaon den urtean ikastaroaren ondoren festetan parte hartu zuen batukadak.

Irurtzungo Gazte Asanbladak eta Udalak antolatu dute batukada ikastaroa. Lau saioko ikastaroa izanen da, Oskar Estangak emanen duena. Hilaren 25ean eta 30ean eta garilaren bian izanen dira saioak, 19:30etik 21:30era, eskolako gimnasioan eta patioan. Ikastaroa dohainik da eta izena eman nahi duenak kultur etxetik pasa edo 948 600 412 telefono zenbakira hots egin behar du. Ikasitakoa Irurtzungo festetan erakutsiko dute, garilaren 17an.