Udalen osaketa 2015

Larraza alkate izendatuta

Guaixe 2015ko eka. 18a, 19:02

Larunbat goizean osatu zen Irurtzungo Udal berria. Ordezkaritza lortu zuten hiru alderdietako buruak aurkeztu zuten euren burua alkatetza eskuratzeko. Gehiengoa duen EH Bilduko Aitor Larraza Carrera aukeratu zuten alkate. Haren aldeko boza eman zuten Eduardo Murugarren Frances, Irantzu Osinaga Galarraza, Antonio Nicolas Ollakarizketa Elizondo, Agurtzane Garijo Peralta eta Fernando Carrion Galarza zinegotziek.

Irurtzungo Independienteak taldeko lau zinegotzietatik hiru izan ziren larunbatean:
Arantxa Berasategi Zabalo, Jose Javier Cano Clemente eta Vicente Oiartzun Aginaga.
Domingo Goñi Sarasolak beste bilkura batean hartuko du kargua. Udala UPNko Luis Enrique De La Calle Morenorekin osatu da. Makina bat irurtzundarren aurrean jabetu ziren karguaz.

Erlazionatuak