Igerilekua gaur zabalduko da

Guaixe 2015ko eka. 19a, 09:18

Gaur, 11:00etan, zabalduko da Itxesi igerilekuen bainu denboraldia, irailaren 6ra arte zabalik egonen dena. Igerilekuak 11:00etatik 22:00etara egonen dira zabalik, baino bainua hartzeko ordutegia 20:30ean bukatuko da.

Irurtzungo Udaletik jakinarazi dutenez eguneroko txartela igerilekuko sarreran eros litezke: 5 urtera arte, dohainik; 5 eta 14 urte bitartean 4 euro; 15 eta 65 urte bitartean 6,5 euro eta 65 urte baino gehiagokoak dohainik, baina Irurtzun edo Arakilen erroldatuta ez badaude 3 euro. 15 eguneko txartela (30, 48 eta 18 euro) edo sasoi guztikoa (54, 65,5 eta 86 euro) eskuratzeko berriz, udaletxeko bulegoan egin beharko da. Aldez aurretik, kutxa edo banku batean dagokion diru-sarrera egin beharko da. Informazio gehiago nahi duenak udaletxetik pasa edo 948 500 051 telefonora hots egin dezake.