Sorgin sua

Guaixe 2015ko eka. 23a, 08:07

Aizpea euskaltzaleen topaguneak urteko gaurik motzenerako sorgin jantzita joateko deia egin du. 21:00etan jarri du hitzordua plazan. Orduan hasiko da musika. Gainera, nork bere ogitartekoa eraman eta elkarrekin afaltzeko gonbitea luzatu du. Eguzkia guztiz estali denean, 22:30ean, sua piztuko da eta, orduan, elkartutako sorgin guztiak baita pertsonaia mitologikoak ere, akelarrean parte hartuko dute.