Baditugu txapeldunak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 11:14
Finalista guztiak.

Iratxo Botxa Txapelketako final estuan, Iñigo, Guillermo eta Juanjok 20-17 irabazi zieten Jabier, Xabier eta Erik

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak Iratxo Botxa Txapelketako finalak hartu zituen larunbatean. Guztira 10 hirukote lehiatu dira petanka antzeko joko tradizionalean, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko ligaxka jokatu eta gero, ostegunean eta ostiralean jokatu ziren final laurdenak. Larunbatean finalerdiak jokatu ziren lehenik eta behin, eta ondoren 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta final handia iritsi ziren. Final gazte eta estuan, Alejandro Jordanok, Iñigo Carballok eta Guillermo Juanjok jantzi zuten txapela, Jabier Larraioz, Xabier Agustino eta Erik jokalariei 20 eta 17 irabazi eta gero. Giro ederrean burutu zen, ondoren, sari ematea. Botxak etorkizuna baduela geratu zen, argi eta garbi, Irurtzunen.

Iratxo Botxa Txapelketa
Final laurdenak:
Lirainak 15 / Tximeleta 10
Jabier-Xabier-Erik 15 / Xabier-Migel-Txutxurrin 11
Tirillas 8 / Jordano-Guillermo-Iñigo 15
Desesperados 8 / AHTrik ez 15

Final erdiak
Jabier-Xabier-Erik 20 / Lirainak 12
Jordano-Iñigo-Guillermo 20 / AHTrik ez 4

3. eta 4. postuak
Lirainak 15 / AHTrik Ez 10

Finala
Alejandro-Iñigo-Guillermo 20 / Jabier-Xabier-Erik 17