Iragi eta Azkonaren kartelak iragarriko ditu Irurtzungo festak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 17:29

Irurtzungo aurtengo festen kartel iragarlea Aitziber Iragui Morenok eta Iñaki Azkona Muruamendiarazek egindakoa da. Kolore guztietako festak izenburua duen lanak aurkeztutako 11 proposamenen artean aukeratua izan da. Festa egitarauaren azala izanen da kartela. Kontrazala, berriz, haurren mailako kartel saritua izanen da. Hura June Ijurko Legarrak egin du. Epaileek 10 kartelen artean berea aukeratu dute.