Xotak Magna-Gurpea izena hartuko du

Guaixe 2015ko eka. 24a, 11:09

Magnesitas Navarras eta Gurpea izango dira Xotako babesle nagusiak 2015-2016 denboraldian

Xota klubak Magnesitas Navarras eta Gurpea taldeekin akordioa sinatu du eta aipatu bi enpresak izango dira Xotako babesle nagusiak 2015-2016 denboraldian. Horrela, Magna-Gurpea izango da Xotaren izena hurrengo denboraldian. Akordioa aurreko ostiralean aurkeztu zuten Xotako presidente Tatono Arregik, Gurpeako kudeatzaile Juan Antonio Ibañezek eta Magnesitas de Navarrako zuzendari Javier Creixellek. Hiru aldeak pozik azaldu ziren akordioarekin. “Gurpea eta Magnari esker, amets berdeak aurrera jarraituko du” adierazi zuen Tatono Arregik. Presidenteak gaineratu zuen kluba lanean dagoela jokalari gehiago ekartzeko eta Araça taldera itzuliko dela berretsi zuen.