Lucia-Andrea txapeldunak

Guaixe 2015ko ira. 3a, 13:26

Txapelketako finalistak.

Irurtzungo Haur Botxa Txapelketan 8 taldek hartu dute parte

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak Haur Botxa Txapelketa hartu du udan. Guztira 8 talde lehiatu dira petanka antzeko joko tradizionala den botxan, bi multzotan banatuta. A multzoan ondoko taldeak zeuden: Julen-Iñaki, Lucia-Andrea, Omar-Asier eta Mikel-Pablo, eta B multzoan ondokoak: Aitor-Julen, Iago-Hugo, Iker-Iñaki eta Ion-Alvaro.

Astelehenean aurre finalak eta finala jokatu ziren. Lehen finalerdian Julenek eta Iñakik 12 eta 6 irabazi zieten Iagori eta Hugori, eta bestean Luciak eta Andreak 12 eta 10 hartu zituzten menpean Aitor eta Julen. Bukaeran final handia jokatu zen eta Luciak eta Andreak 15-5 irabazi zieten Juleni eta Iñakiri. Aitor eta Julen izan ziren hirugarrenak eta Iago eta Hugo laugarrenak. Bukaeran sari banaketa izan zen. Iratxori eta Aizpea Euskara Taldeari esker botxak etorkizuna badu Irurtzunen.