10 jarduerako eskaintza egin du udalak

Guaixe 2015ko ira. 17a, 18:31

Hurrengo ikasturterako helduendako kirol eta kultura jardueren eskaintza egin du Irurtzungo Udalak. Kirol arloan mantentze gimnasia, gorputz jarrera, pilatesa, bizkortzea, zunba eta kirol entrenamendua dute aukeran irurtzundarrek. Jarduera horietako batzuetarako hainbat ordutegiko eskaintza dago. Bestalde, udalaren kultur eskaintzan daude antzerki tailerra, irakurketa taldea eta marrazketa eta pintura.

Irurtzunen beste eragileek antolatutako ikastaroak ere egin daitezke: euskara, dantza, atzerritarrendako gaztelania, ingelesa, yoga integrala, bach loreak, jantzigintza eta arropen birziklapena, dantza latindarrak eta areto-dantzak, mikologia, fibromialgia eta neke kronikoa sindromea dutenendako saioak, zeramika eta eskultura, mugimendua, adierazpena eta sormen artistikoa, harrijasotzea eta kick boxing.