Santos eta Julen Iragi txapeldunak

Guaixe 2015ko ira. 23a, 11:48
Binakako Botxa Txapelketako finalistak.

Irurtzungo Binakako Botxa Txapelketa irabazi zuten asteburuan

Asteburuan jokatu da, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, Irurtzungo Binakako Botxa Txapelketako azken txanpa. Ostiralean final laurdenak jokatu ziren, larunbatean final aurrekoak eta igandean finalak. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen zale ugari dituena. Final handian Santos Iragik eta Julen Iragik 15 eta 7 irabazi zieten Migel Ollori eta Txutxurrini, lehia estuan.

Orain banakakoa
Binakakoa jokatu eta gero, hurrengo asteburuan hasiko da Banakako Txapelketa.

Emaitzak
Final laurdenak:
Alicia-Pakita 12 / Xabier-Javier 6
Guillermo-Iñigo 3 / Migel-Txutxurrin 12
Julen-Santos 12 / Aitor-Julen 1
Juanito-Luis 12 / Mikel-Asentsio 7

Final aurrekoak:
Pakita-Alicia 4 / Santos-Julen 15
Juanito-Luis 5 / Migel-Txutxurrin 12

Finalak:
3. eta 4. postuak: Pakita Arruabarrena-Alicia Navarro 15 / Juanito Maestre-Luis Arrasate 2
Final handia: Santos Iragi-Julen Iragi 15 / Migel Ollo-Txutxurrin 7