Magna Gurpea Errege Kopan aurrera

Guaixe 2015ko ira. 30a, 12:00
Jon Navarrok, Oihan Karlosenak eta Alvaro Quejadak talde nagusiarekin debutatu zuten.

Irurtzungo taldeak 3 eta 8 hartu zuen  menpean Galiziako Narón taldea

Areto futboleko Errege Kopako final zortzirenetarako sailkatu da Magna Gurpea Xota. Talde berdeak ez zuen inolako arazorik izan Narón talde galiziarra 3 eta 8 garaitzeko. Imanol Arregiren mutilak hasieratik izan ziren nagusiak. Imanolek harrobiko hiru mutil atera zituen kantxara: Jon Navarro atezaina eta Oihan Karlosena eta Alvaro Quejada jokalariak. Hirurek talde berdearekin euren lehendabiziko minutuak jokatu zituzten. Pablo Ibarra, Dani Saldise (2), Araça, Rafa Usin (2) eta Yoshikawa (2) izan ziren talde berdeko golegileak.