Mikel Goldarazena Banakako Botxa Txapelketako txapelduna

Guaixe 2015ko urr. 7a, 11:00

Xabier Agustinori 15 eta 5 irabazi zion final ederrean. Elkarteen Arteko Botxa Txapelketan Amaia izan zen garailea

Botxaz betetako asteburua izan dute Irurtzunen. Jakina denez, botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Lehenik eta behin, ostiralean Banakako Botxa Txapelketako aurre finalak eta finalak jokatu ziren, eta, bestetik, larunbatean eta igandean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa hartu zuen Iratxo elkarteko botxategiak.

Banakako Botxa Txapelketan 17 botxalarik hartu dute parte, lau multzotan banatuta. A multzoan Santos Iragi, Mikel Goldarazena, Goio Fernandez eta Txeli Garcia lehiatu ziren, B multzoan Xabier Agustino, Asensio Galartza, Alicia Navarro eta Julen Iragi, C multzoan Tere Otsoa, Txutxurrin, Pakita Arruabarrena, Mikel Ollo eta Luis Arrasate eta D taldean Tere Yeregi, Iñigo Carballo, Juanito Maestre eta Xabier Goñi. Irailaren 23an hasi zuten txapelketa eta 8 jardunaldi jokatu ondoren ostegunean final laurdenak jokatu ziren eta ostiralean aurre finalak eta final handiak.

Aurre finaletan, Mikel Goldarazenak 12 eta 8 irabazi zion Julen Iragiri eta Santos Iragik 9 eta 12 galdu zuen Xabier Agustinoren kontra. Final handian Mikel Goldarazena izan zen txapelduna, Xabier Agustinori 15 eta 5 irabazi eta gero. Eta 3. eta 4. postuak zehazteko partidan Julen Iragik 12 eta 8 irabazi zion Santos Iragiri.

Taldekakoan Amaia txapeldun
Banakakoa jokatu eta gero, larunbatean eta igandean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa hartu zuen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak. 10 talde lehiatu ziren guztira: Amaia 1, Txantrea 1, Txantrea 2, Antsoain, Irurtzun 1, Irurtzun 2, Irurtzun 3, Irurtzun 4, Berriozar 1 eta Berriozar 2. Talde bakoitzeko bikote bat lehiatu zen.

3. eta 4. postuak zehazteko finalean, Irurtzunek (Mikel-Alicia)10 eta 8 hartu zuen menpean Berriozar (Iker-Josu). Eta final handian Amaia (Jose Mari-Felix) izan zen txapelduna, Txantreari (Rufles-Txus) 15 eta 8 irabazita. Igandeko bazkarian giro bikaina egon zela adierazi ziguten Iratxoko antolatzaileek, eta bukaeran auzatea eta sari ematea izan zen Iratxon.