Navarider Day Sakanatik pasako da

Guaixe 2015ko urr. 9a, 09:36
Aurreko urteko Navarider festan Alex MariƱelarena pilotu irurtzundarra omendu zuten.

Nafarroan barna 400 kilometroko ibilbidea eginen dute festan parte hartuko duten motorzaleek, larunbatean, eta 10:30etik aurrera geldialdia egingo dute Irurtzunen

Navarider Day du izena Motorutas Moto Club taldeak motorzaleendako larunbatean prestatu duen jai egunak. Lehenik eta behin, Iruñea irteera eta helmuga izanda, Nafarroan barna 400 km osatuko dituzte ekitaldian izena ematen duten motorzaleek euren moto gainean. Nafarroako paraje ederrak bisitatzeko aukera izango dute horrela. Iruñeko Baluarte plazatik 7:30ean abiatuta, 5 kontrol gune jarri ditu antolakuntzak: Los Arcoseko Nafarroako Zirkuitua (3 buelta emango diote zirkuituari), Irurtzungo Matxain jatetxea (10:30ak inguruan) Eugi eta Zubiri (bazkaria), Izaba eta Iruñea. 405 motorzalek eman dute izena eta sarrerarekin zer jan eta zer edan izanen dute ibilbidean. Bukaeran, festa antolatu dute Iruñeko Zentralen. Bertan hamaika zozketa izanen dira.