Liguori abesbatza Irurtzunen

Guaixe 2015ko urr. 23a, 13:04

Larunbatean, 19:30ean, (meza ondoren) Irurtzungo elizan.

Nafarroan Abesbatzak Zikloak Liguori abesbatza iruindarra ekarriko du Irurtzunera. Jose Mari Goikoetxeak sortu zuen abesbatza 1989an, eta bera izan zen zuzendaria. Aurretik, 50 urtez, Nafarroako Haur Kantariak eskolania zuzendutakoa zen. Ligouri abesbatzaren zuzendaritza lana azken aldian aspaldi ezaguna duen Jesus Mari Olite Ibirikurekin partekatzen du. Olite ere sorreratik da abesbatzako kide.

Polifoniaren genero guztiak hartuz Nafarroan eta kanpoan 300 kontzertu baino gehiago eman ditu koralak. Ligouri abesbatzak, sorreratik, Ostegun eta Ostiral Santuetan Iruñean eta Leireko monasterioan kantatzen du, hari laukote eta organoz lagunduta. Eguberrietan, berriz, Iruñeko Udalaren egitarauaren barruan, Aita Redentoristetan kontzertua eskaintzen dute urtero. Nafarroako Gobernuaren Udazkeneko Bira eta Cultur programetan parte hartu du.