Euskaraz bizi nahi dut eguna

Guaixe 2015ko urr. 24a, 08:59

Bihar, 10:00etatik 14:00etara, ospatuko da.

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak Euskaraz bizi nahi dut eguna antolatu du etzirako. Mintzakide Familian ekimenarekin bat egin eta hitzordua plazan jarri dute, 10:00etan. Hura bi mendi ibilaldiren abiapuntua izanen da. Bata motza, umeekin egiteko modukoa eta bestea luzeagoa. Behin ibilbideak osatuta plaza izanen da, atzera ere, elkargunea. Han indarra berreskuratzeko pintxo batzuk dastatzeko aukera izanen da.