Asteburuan eta asteazkenean, festak

Guaixe 2015ko aza. 6a, 10:47

San Martinen omenezko ospakizunak asteburuarekin batera iritsiko dira Irurtzunera. Musika nagusi izanen den asteburua igandeko artisau azokarekin borobilduko da. Ospakizunak, hala ere, asteazkenean izanen du segida.

Egitaraua
Azaroak 6, ostirala
20:00etan La Nueva Compañiaren Que viene mi marido antzezlana, jubilatu elkartean.
23:00etan Kontzertuak Larrazpin: Alerta Gorria, Pornox eta DJ Bull.

Azaroak 7, larunbata
20:00etan Kontzertua kultur etxean: Melech Mechata.
22:30ean V. Larrazpitek.

Azaroak 8, igandea
10:30etik 14:30era artisau azoka.
17:00etan Herri kirolak. Sakanako Harrijasotze Eskola, plazan. (Euria egitekotan, frontoian).
18:00etan Gozogintza txapelketa eta dastatzea Erga Larreak elkartean. Ordu erdi lehenagora arte aurkeztu daitezke postreak.

Azaroak 11, asteazkena
10:00etan Dianak.
11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
12:00etan Meza.
14:00etan Jubilatuen bazkaria. Bi txerrikumeren zozketa.
16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. Ordu erdi lehenagora arte izen ematea zabalik.
17:00etatik 20:00etara Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin.
18:00etan Haurrendako txokolate-jatea.
20:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.

  25 artisau    
  Izena Jarduera Herria
  Agustin Agirre Vidrio - Gemoterapia Iruñea
  Ainhoa Sanchez Buztina Irurtzun
  Amalur Hezkuntza material artisaua Arakil- Irurtzun
  Bittor Arrieta Egur taila Donostia
  Daniela Flores Jaioberriendako osagarriak Irurtzun
  Edorta Murua Euskal Ikurrak Morentin
  Ehoziri taldea Ehoziri Lan Irurtzun         
  Felix Barbero Zahatoak eta narruak Errioxa
  Iranzu Juaniz Kokedama, Japoniako lore artea Iruñea
  Izaskun Robledo Txontxongiloak Salditse
  Jose Antonio Rekalde Egur taila Irurtzun
  Jose Luis Etxeberria Saskigintza Azpeitia
  Juan Carlos Esain Landare eta Loreak Tafalla
  Kukubel Txirulak eta okarina Eraso
  Mañeko Gozogintza Maiabia
  Maria Esparza  Bitxigintza Izurdiaga
  Marino Eztia eta garrapinatuak Iruñea
  Nerea Arrondo Gomazko erraldoiak, buruhandiak Erriberri
  Omar Villalobos Alanbrezko filigrana Mexiko
  Poxtinieneko gazta Gazta Arbizu
  Sanau Senegalgo artisautza Irurtzun-Senegal
  Santiago Mayordomo Makilak Corella
  Saralegi eta Nagore Taloak Irurtzun
  Tienduka Ukenduak Arizkuren
  Txetxu Biguri Harria Erbiti
  Zabaleta ahizpak Eskulanak Alli-Arruitz