Haurrak jostailuak trukatzera

Guaixe 2015ko aza. 13a, 13:55

Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, Irurtzungo plazako arkupeetan.

Astean zehar Atakondoa eskolara jostailuekin joan dira ikasleak. Sarreran haiek utzi eta txartela jaso dute. Bihar erabili ahal izanen dute txartela. Izan ere, jasotako jostailu guztiak plazako arkupean ikusgai jarriko dituzte eta etxera eraman nahi dutenak aukeratu ondoren txartela eman eta jostailuarekin bueltatuko dira.

Gainera, bihar eguerdian, haurrek joko kooperatiboetan eta ohiko jokoetan jolasteko aukera izanen dute. Goizaren bukaeran soberan gelditzen diren jostailuak jaso eta Senegalgo gobernuz kanpoko erakunde bati emanen dizkiote. Guztia behar bezala atera dadin lan egin dute: Atakondoako guraso elkartea, Itxipuru, Gizarte Zerbitzua eta Sakanako Mankomunitateko Inmigrazio Zerbitzua, eskolaren laguntzaz.