Euskal Ekitaldiak egitarauko jardueretarako izen emateak zabalik

Guaixe 2015ko aza. 18a, 19:14

Pailazoak Irurtzunen berriro bueltan izanen dira.

Abenduarekin batera Irurtzunen hutsik egiten ez duena Euskal Ekitaldiak programa da. Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak abenduan euskararen erabilera sustatzeko guneak sortzeko ekitaldi sorta prest bat prestatu du, Irurtzungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du horretarako. Aurreikusitako ekitaldi batean baino gehiagotan izena eman edo txartela eskuratu behar da, eta, Aizpeatik jakinarazi digutenez, dagoeneko egin daiteke.

Urtero moduan Nafarroaren eta Euskararen eguna den abenduaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irurtzunen izanen dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Martxueta liburu-dendan eta Pikuxar euskal txokoan. Abenduaren 5erako, larunbata, bazkaria eta herri kantuen saioa antolatu dute Azipeakoek. Hilaren 26ra arte eman daiteke izena Pikuxarren eta Iratxo elkartean (13 euro). Abenduaren 8an, asteartean, Donostiako zientzia museoa ezagutzeko txangoa prestatu dute. 10:00etan abiatu eta 18:00etan eginen dute buelta. Izen emateko epea zabalik dago hilaren 30era arte Martxuetan eta Pikuxarren (helduak 20 euro, haurrak 15). Azkenik, abenduaren 19an Saioa Alkaiza eta Andoni Egañaren bertso-saioa izanen da. Txartelak abenduaren 14ra arte eskuratu daitezke Martxuetan eta Pikuxarren (20 euro).


Egitaraua
Abenduak 3, osteguna
17:00etan Amalur. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Kiroldegian.

Abenduak 5, larunbata. Euskarak 365 egun
10:00etatik 14:00etara Hamaiketakoa eta bideo grabazioa, karpan.
14:30ean Bazkaria eta herri-kantak. Ondoren festa.

Abenduak 8, asteartea
10:00etan Txangoa Donostiako zientzia museora.

Abenduak 12, larunbata
20:00etan Kinadaren kontzertua, Pikuxarren.

Abenduak 19, larunbata
21:30ean Saioa Alkaiza eta Andoni Egañarekin bertso afaria, Iratxo elkartean.

Abenduak 25, ostirala
19:00etan Euskarak 365 egun bideo emanaldia, Txitera elkartean.

Abenduak 27, igandea
18:30ean eta 19:00etan Euskarak 365 egun bideo emanaldia, kultur etxean.