Irurtzungo hiru bikote Nafarroako Botxa Txapelketan

Guaixe 2015ko aza. 25a, 08:24

19 bikote ari dira parte hartzen txapelketan

Azaroaren 14an hasi zen Nafarroako Botxa Txapelketa. Guztira 19 bikote ari dira parte hartzen, bi multzotan banatuta. Tartean daude Irurtzungo hiru talde: Irurtzungo gazteak –Iñigo Carballo, Guillermo Juango eta Xabier Agustino–, Irurtzun –Txeli Garcia, Tere Yeregi eta Juanito Maestre– eta Irurtzun 3 –Txutxurrin, Mikel Ollo eta Alejandro Jordano–. Irurtzun 3 taldea A mailan lahiatzen ari da eta Irurtzungo gazteak eta Irurtzun B multzoan.

Txapelketa martxoan despedituko da. Otsailaren 21era arte hasierako ligaxka jokatuko da, Otsailaren 27an eta 28an final laurdenak, martxoaren 5ean finalerdiak eta martxoaren 12an final handiak.

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Irurtzunen zale asko ditu eta Iratxo elkarteko botxategian jokatzen dira partidak. Iratxotik adierazi dutenez, botxak berpizten ari dira Iruñerrian. Duela gutxi Berriozarren botxategi berri bat egin omen dute eta jende berria ari da botxan murgiltzen.