Magna Gurpearen beste garaipen bat

Guaixe 2015ko aza. 25a, 08:40
Talde berdeak bigarren ekipazioarekin jokatu zuen, urdinez.

UMA Antequerari 0 eta 2 irabazi zion talde nafarrak

Asteartean lehen mailako areto futbol ligako jardunaldia jokatu zen. Ostiralean C. Santa Coloma 10 eta 3 irabaztetik zetorren Magna Gurpeak Antequeran jokatu zuen, UMA Antequeraren kontra. Eta partida serioa eginez, beste garaipen bat lortu zuten Imanol Arregiren mutilek. Horrela, sailkapenean 3. postua sendotu zuen talde nafarrak.

Bi taldeak gogoekin atera ziren kantxara. Horrela, partida mugitu, lehiatu eta animatua eskaini zuten. Bi taldeen defentsa bikain aritu zen. Magnak jokaldi ederrak lotu zituen, baina Antequerako Alberto Porcar atezainak talde berdearen asmoak zapuztu zituen. Bigarren zatian Antequerak gol aukera argia izan zuen, Asier Llamasek gelditu zuena. Eta hortik gutxira Magna Gurpearen lehen gola sartu zuen Jesulitok. Partida bukatzeko 7 minuturen faltan Carlitosek bigarren ekipazioarekin urdinez jokatu zuen talde berdearen bigarren gola sartu zuen. Eta garaipen horrekin despeditu zen partida. Egindako lanarekin kontentu geratu ziren Imanol Arregiren mutilak.

Sailkapenean hirugarrenak
Sailkapen orokorrean Inter Movistar da liderra (34 puntu), Bartzelonari 3 puntu aterata (31 puntu). Magna Gurpea Xota primerako denboraldia egiten ari da eta hirugarrena da (23 puntu). Larunbatean Magna Gurpea Xotak 11 punturekin 12. postuan dagoen Jaen Paraiso Interior taldea hartuko du, 18:30ean, Anaitasunan. Ea garaipenen xendan jarraitzen duten Imanol Arregiren mutilek.

Jaeneen ondoren Ribera Navarra aurkari
Abenduaren 5ean, bi talde nafarren arteko derbia jokatuko da Anaitasuna pabilioian. Magna Gurpea Xotak Aspil Vidal Ribera Navarra izango du aurkari.