Nafarroako Gobernuak haurren artean fruta kontsumoa sustatzeko ikastetxeetan kanpaina abiarazi du eta ekimena Irurtzungo Atakondoa eskola publikoan aurkeztu du gaur. Nafarroako Gobernuak (%25) eta Europako Batasunak (%75) finantzatzen dute ekimena. Sakanako bederatzi ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 503 haur parte hartzen ari dira kanpainan. Azaroaren 16tik abenduaren 18ra bitartean, astean hirutan, ikasleek 150 gramoko fruta errazioak jasoko dituzte, 11 guztira (sagarrak, udareak, platanoak, laranjak eta mandarinak).
Bestalde, Caixa fundazioa eta AN talde kooperatiboaren fundazioak fruta eta barazki kontsumoa sustatzeko ekimena dute esku artean. Haren bidez, haurrek elikagaiak etxera eramaten dituzte (fruta, brokolia eta errezeta bat).
Gaurko aurkezpenean Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gil, NAfarroako CaixaBankeko Oskar Insausti eta Jose Luis Larriu, AN kooperatiba taldeko fundazioko zuzendari Maite Muruzabal eta Atakondoa ikastetxeko Silvia Sanchez izan dira.
Herria Ikastetxea Ikasle kopurua
Irurtzun Atakondoa 130
Uharte Arakil Aralarko Mikel donea 39
Lakuntza Luis Fuentes 41
Arbizu Arbizu 35
Etxarri Aranatz San Donato 71
Iturmendi Arrano Beltza 11
Urdiain Urdiain 21
Altsasu Altsasu 115
Sagrado Corazon 40