Hemen dira Euskal Ekitaldiak

Guaixe 2015ko aza. 29a, 08:50
Pailazoak ostegunean Irurtzunen bueltan izanen dira.

Abenduero Irurtzunen hutsik egiten ez duen kultur programazioa da Euskal Ekitaldiak. Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, antolatzen ditu ekitaldi horiek; haietako asko irurtzundarren artean aski errotuak daudenak. Euskal Ekitaldiekin Aizpeako kideek irurtzundarren euskara plazara atera nahi du, eta programatutako ekitaldiak euskaldunen bilgune bihurtzen direnez, Irurtzunen euskara erabiltzeko arnasgune bihurtzen dira.

Egitaraua
Abenduak 3, osteguna
17:00etan Amalur. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Kiroldegian.

Abenduak 5, larunbata. Euskarak 365 egun
10:00etatik 14:00etara Hamaiketakoa eta bideo grabazioa, karpan.
14:30ean Bazkaria eta herri-kantak. Ondoren festa.

Abenduak 8, asteartea
10:00etan Donostiako zientzia museora txangoa.

Abenduak 12, larunbata
20:00etan Kinadaren kontzertua, Pikuxarren.

Abenduak 19, larunbata
21:30ean Saioa Alkaiza eta Andoni Egañarekin bertso afaria, Iratxo elkartean.

Abenduak 25, ostirala
19:00etan Euskarak 365 egun bideo emanaldia, Txitera elkartean.

Abenduak 27, igandea
18:30ean eta 19:00etan Euskarak 365 egun bideo emanaldia, kultur etxean.