Irurtzun aurrera Euskal Herriko Kluben Arteko Torneoan

Guaixe 2015ko aza. 30a, 13:44

Txukun Lakuaren kontrako 3 partidetan gailendu ziren Irurtzun klubeko pilotariak

Asteburuan Euskal Herriko Kluben Arteko Pilota Torneoko aurretiko faseko partiden itzulera partidak jokatu ziren. Irurtzun kluba Gasteizko Txukun Lakuaren kontra aritu zen eta irurtzundarrak gailendu ziren jokoan zeuden 3 partidatan. Irurtzun klubak egin du aurrera txapelketan.

EHko Kluben Arteko Torneoa. Aurretiko fasea:
Txukun Lakua – Irurtzun
Lau t´erdian: Ramos (Txukun Lakua) 2 – Ongay (Irurtzun) 18
Buruz buru: Isasmendi (Txukun Lakua) 10 – Murgiondo (Irurtzun) 18
Binaka: Uribe-Alvarez de Eulate (Txukun Lakua) 12 – Ezkurdia-Mariezkurrena (Irurtzun) 22