Atsedenaldiaren ondoren lanera

Guaixe 2015ko abe. 18a, 10:20

Magna Gurpea Xotak Peñiscolaren kontra jokatuko du gaur, Levanten

Aste honetan atsedenaldia izan du lehen mailako areto futbol txapelketak, baina asteburu honetan lanera itzuliko dira jokalariak. Egun, sailkapen orokorrean Inter Movistar da lider (40 puntu). Magna Gurpea Xota hirugarrena da (27 puntu), El Pozo laugarrenarekin puntutara berdinduta.
Gaur, ostiralean, sailkapenean 10. postuan dagoen Peñiscola RehabMedic taldearen kontra ariko dira Imanol Arregiren mutilak, Peñiscolan.