Irurtzun EHko Kluben Arteko Torneo Nazionaletik kanpo

Guaixe 2015ko abe. 21a, 10:58

Final laurdenetan irurtzundarrek galdu egin zuten Aurrera Saiazen kontra

Euskal Herriko Kluben Arteko Torneo Nazionalean final laurdenak jokatzen ari dira. Irurtzunek Tolosako Aurrera Saiaz izan zuen aurkari. Jokatutako 3 partidetatik 2 galdu zituzten irurtzundarrek, eta txapelketatik kanpo geratu dira.

Emaitzak
Lau t´erdian: Beloki (Aurrera Saiaz) 5 / Ezkurdia (Irurtzun) 18
Buruz buru: Urretabizkaia (Aurrera Saiaz) 18 / Armendariz (Irurtzun) 11
Binaka: Labaka-Telletxea (Aurrera Saiaz) 22 / Lansalot-Mariezkurrena (Irurtzun) 12