Hauteskunde orokorrak 2015

Ahal Dugu lehen aukera

DATUEN ALDERAKETA

IRURTZUN go Hauteskunde Orokorren emaitzak  
KONGRESUA   2015         2011    
  KOPURUA   %   KOPURUA KOPURUA   %  
Hauteskunde errolda   1.559         1.590    
Parte hartzea 1.095   %70,24     1.054   %66,29  
Abstentzioa 464   %29,76     536   %33,71  
Boto baliogarriak 1.084   %99,00     1.031   %97,82  
Boto baliogabeak 11   %1,00     23   %2,18  
Zerrendei emandakoak 1.076   %98,26     1.012   %96,02  
Boto zuriak 8   %0,73     19   %1,80  
HAUTAGAITZA                  
Ahal dugu 296   %27,31            
UPN-PP 206   %19,00   UPN-PP 296      
EH Bildu 204   %18,82   Amaiur 285   %27,64  
PSOE 149   %13,75   PSOE 158   %15,32  
Geroa Bai 130   %11,99   Geroa Bai 193   %18,72  
Ciudadanos 49   %4,52            
IU-Batzarre-UpeC 27   %2,49   Izquierda-Ezkerra 47   %4,56  
PACMA 11   %1,01            
UPyD 4   %0,37   UpyD 16   %1,55  
Libertate Nafarra 0   %0,00            
Recortes Cero-Berdeak 0   %0,00            
SAIN 0   %0,00   SAIN 3   %0,29  
      %0,00   Equo 7   %0,00  
      %0,00   Pirata 3   %0,29  
      %0,00   PUM+J 1   %0,68  
      %0,00   U.C.E 3   %0,29  


Irurtzundarren babes handiena jaso duen hautagaitza Ahal Dugu izan da, UPN-PPri tokia kenduz. Erregionalistek eta popularrek lau urtetan 90 boto galdu dituzte. Denbora tarte berean 81 babes galdu ditu EH Bilduk. Bi hautagaitza horiek aurreko bi hauteskunde orokorretan buruan izan ziren boto gutxiren aldearekin. Orain berdintsu gelditu dira, baina bigarren eta hirugarren postuan.

Sozialistek 9 boto galdu dituzte eta irurtzundarren laugarren aukera dira. Geroa Bai Irurtzunen hirugarren indarra izatetik bosgarren izatera pasa da 63 boto galdu ondoren. Ciudadanosek 49 boto jaso ditu eta Orain Baterak, berriz, duela lau urteko deialdiak baino 20 boto gutxiago izan ditu.

Uxue Barkosen gobernua babesten duen laukoak 657 boto bildu dituzten Irurtzunen, aurreko deialdian baino 132 gehiago eta udaberrian baino 40 gutxiago. Aukera abertzaleek 144 bototan egin dute behera 2011tik. UPN-PP eta PSNk 355 botorekin 99 galdu ditu.